Moodlen lehen urratsak

Moodle espezifikoki hezkuntzan erabiltzeko diseinatu den sistema bat da. Urrutiko modalitatean (e-Learning) erabiltzen da nagusiki, baina oso erabilgarria da, halaber, lan presentzialari laguntzen dioten online plataformak sortzeko.

Plataforman sartzea

Lehenengo, Moodleren helbidea edo URLa behar duzu:


Eskolaren webgunean Moodle plataformara eramango zaituen esteka duzu.

Sartzeko

Goiko aldean, eskuinean, Sartu edo Acceder hitzaren gainean klikatu.

Zure erabiltzailea, zure emaila izango da. Segurtasunagatik, lehen aldiz plataformara sartzean, changeme pasahitza sartu eta gero aldatu egin beharko da. Beraz, hasteko, changeme, eta gero norberak hautatutako pasahitza idatzi beharko da bi aldiz.

Egin klik aukeran, aurrera jarraitzeko.

Barruan zaudelarik zure ikastaro edo ikastaroak ikusiko dituzu goiko aldean, eskuinean. Ikastaroaren izenaren gainean klikatu eta sartuko zara

Zure erabiltzaile profila aldatzeko:

Editatu profila aukeran klik eginez gero, zenbait parametro alda ditzakezu:

  • Zure posta elektronikoko helbidea nori erakutsi aukeratu.
  • Zure deskribapen bat idatzi.
  • Zeure argazkia igo.

    Zure izena eta zure profilera sartzeko esteka plataformaren eskuineko goiko aldean izango dituzu beti, x erabiltzailea. Zure izenaren gainean klik egiten duzun bakoitzean, zure erabiltzaile-profilera sartuko zara.

Ikastaroan zehar

Hemendik aurrera, saioa hastean, esleituta dituzun ikastaroak agertuko zaizkizu pantaila nagusian.

Bistaratze-hizkuntza alda dezakezu, goian ezkerrean es | eu | en| deutsch aukeran klik eginez.

Egin klik zure ikastaroaren izenean, Ikastaroak atalean.